XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) ta gañera, griña gaizto, zuzengabekeri, uste oker, eta gezur guztiak debekatu ta gaiztetsi ditualako, ditu Eliza Katolikuak orrenbeste etsai.

Santuen alkartasuna.

Zer esan nai du Santuen alkartasunak? Eliza deritzan Batzar onen goi ondasunak, batzarkide guztien artean banatzen dirala, esan nai du Santuen alkartasunak.

Zeintzuk dira Elizako batzarkideak? Zeruko zoriondunak, Garbitokiko anima gaxoak, eta lurrean, animaren etsaiekin gudan bizi diran sinistedun kristauak dira Elizako batzarkideak.

Zeintzuk dira Elizako goi-ondasunak? Jesukristoren, Andre Maria Birjiñaren eta beste Done guztien irabazkiak; Sakramentu, otoitz, eta gañerako egintza on guztiak, dira Elizaren goi-ondasunak.

Zergatik banatzen dira Elizaren goi-ondasunak batzarkide guztien artean? Guztiak Elizarekin gorputz bat bezela egiten dutelako (...).